XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Lurtzoruan diren sustantziak hiru egoeratan aurkitzen dira: - solidoa: jatorriz organikoak (organismoak eta berauen hondarrak) eta inorganikoak (materialeen alterazioz sortuak).

Jatorri bietako partikula koloidalek (diametroa <0.002 mm) oso garrantzi handia daukate lurtzoruen kimismorako.

- likidoa: soluzio konplexuak izaten dira, konposaturik nagusiena ura izanik.

Urik gabe ez da erreakziorik gertatzen eta ondorioz bizitzarik ez.

- gaseosoa: lurtzoruko hutsuneetan (poroetan) aurkitzen den airea.

Aire hau atmosferakoa bada ere, bizitzaren egintza kimiko-biologikoetatik sortutako beste konposatu batzurekin dago nahastuta.

Lurtzoruen azterketarako ondoko hau behar da kontutan hartu: a) konposaketa fisiko-kimikoak.

b) lurtzoruen eraketan parte hartzen duten faktoreak.

A.- LURTZORUEN EZAUGARRI FISIKO-KIMIKOAK

- Kolorea: hauxe da ezaugarririk ikusgarriena, normalean horizonteek kolore desberdinak izaten baitituzte.

Koloreak lurtzoruaren berri ematen digu: zenbat eta humus gehiago egon, kolorea ilunagoa izango da.

HUMUSA: materia organikoa erdi ustelduta eta fineki zatituta .

Honen ugaritasuna landaretzak eta mikrobioen egintzak kontrolatzen dute.

Horrexegatik, oso bilakatuta dauden lurtzoruetako koloreak ez du zerikusirik izaten hasierako kolorearekin.

- Ehundura: lurtzoruko partikula solidoen tamainari eta berorien banaketari dagokie.

Honen arabera sailkapen bat egin da.

HARKAZKARRAK / HAREAK / LIMOAK / BUZTINAK.

(. Hau da edafologian erabili ohi dena).